Gaur egungo pandemia egoeran jarduera hauek egitea ez da posible eta horrela adierazten du 44/2020 lehendakariaren aginduak. Kirol elkarteak beraien jarduerarekin hasi dira eta herritarrak orokorrean kirola modu indibidualean (famili edo bizikide unitatean barne) edo distantziak mantenduaz gehienezko seiko taldetan egin dezakete. Hau oinarritzat, hartuta Zumaiako Udalak eta Zumaiako Kirol Patronatuak aisialdi aktiboa izan dezaten, jarduerak antolatzeko egitasmoa prestatu du eta oraingo honetan jarduera gidatuak izango dira.
Hiru motako jarduerak antolatuko ditugu:
-
Oinezko ibilaldia: jarduera egiteko ibilbide bat proposatuko dugu.
-
Korrika egiteko oinarrizko entrenamendua: korrika egin ez duen pertsona batentzat egokitutako proposamena izango da. Oinezko eta korrikazko momentuak uztartuz, korrika egiteak dakartzan onurak ezagutzea eta barneratzea izango du helburu.
-
Korrika egiteko entrenamendu garatua: gaur egun korrika egiten duenari bideratutako entrenamendua izango da. Pertsona bakarrari egiten zaion entrenamendutik aldenduta, entrenamendu ezberdinak ezagutzea da helburua.
1.- Parte hartzailea
-
Zumaiarrei zuzenduriko proba da.
-
Edozeinek har dezake parte.
-
2010. urtean edo geroago jaiotakoentzat gomendatzen da jarduera familian egitea.
2.- Jarduerak
-
Jarduera sasoi fisiko ezberdinetara egokitzen da. Helburua bakoitzak bere modura jarduera egitea da.
-
Helburua herritarrak aktibo mantentzea da.
-
Jarduerak martxoaren 6an hasi eta maiatzaren 6an amaituko dira.
-
Jarduerak astelehen, asteazken eta ostiraletan argitaratuko dira zumaiasasoian.eus/ baleike.eus webgunean.
-
Publikatu den jarduera egun bertan edo datozen egunetan egiteko aukera izango da.
Hala ere, jardueraren progresioa jarraitzea komenigarria da.
-
Jarduera familian eginez gero, partaide bakoitza sartuko da zozketan. Horretarako jarduera beraz aparte, familiako argazki bat bidali beharko da jarduerako leku esanguratsu batean.
3.- Jardueren grabaketa
Gaur egun dauden gailu elektronikoak erabiliko dira jarduera grabatzeko.
-
-
Erlojuarekin jarduera grabatu eta ondoren hauek dituzten aplikazioen bidez konpartitu daiteke. Gaur egun marka ezberdinetakok daude (Suunto, Garmin,Polar...).
-
-
GPS eskuko gailuarekin grabaketa egin eta programa bidez konpartitu edo gailuaren argazkia konpartituta (Garmin…).
-
Mugikorreko aplikazioarekin grabaketa egin.
-
Runkeeper
-
Running by Runtastic
-
Podometro (aplikazio honek emandako pausuak kontatzen ditu)
4.- Jarduera Kirol Patronatuarekin partekatu
-
Egindako jarduera Zumaiako Kirol Patronatuarekin konpartitzea derrigorrezkoa da sarien zozketan parte hartzeko.
-
Horretarako 629503369 telefono zenbakirea bidali beharko da, Whatsapp bidez.
-
Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:
-
Erronkaren zenbakia.
-
Izen eta abizena.
-
Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.
-
Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.
-
5.- Sariak eta zozketak
-
Jardueretan parte hartzen dutenek, egindako jarduera bakoitzeko zozketan parte hartzeko aukera izango du.
-
Sariak ezingo dira akumulatu. Pertsonako sari bat izango da gehienez.
-
Parte hartzaile guztien artean Zumaiako merkatari elkarteko (Gertu) 50€ko 40 bale zozketatuko dira.
6.- Datuen babesa
-
Datuak, zozketa egin ondoren irabazleak jakinarazteko bakarrik erabiliko dira.
-
Elkarbanatutako jarduerak zozketan parte hartzeko bakarrik erabiliko dira, ez dira inon argitaratuko. Ondoren ezabatuak izango dira.
-
Elkarbanatutako edozein datu, jarduera hau egin ondoren ezabatu egingo da.