'La chica del brazalete' eta 'Barry, el rey de la disco', asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2021eko martxoaren 6a

Bi film emango dira asteburu honetan Aita Marin: haurrei zuzendutako Barry, el rey de la disco, eta helduentzako La chica del brazalete. 

Stéphane Demoustier zinemagileak zuzendutako filma da La chica del brazalete. Lise 16 urteko neskari bere lagunik onena hil izana leporatu diote. Epaiketan, gurasoek gogor defendatu dute. Alabaren bizitza ezezaguna argitzen hasten den heinean, ordea, zalantzaren itzala agertzen da.

Larunbatean, igandean eta astelehenean 19:00etan emango da Aita Mari aretoan. 

Barry, el rey de la disco animazioko pelikula, aldiz, gaur eta bihar emango da, 16:30ean. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide