90 positibo detektatu zituzten atzo Gipuzkoan

Juan Luis Romatet 2021ko mar. 6a, 12:49

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 307 positibo izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Osasun Sailak ez du asteburuetan herrietako daturik ematen.

7.102 proba egin zituen atzo Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta horietatik 307k eman zuten positibo. Positibotasun tasa atzo %4,3koa izan zen. Bezperan baino 16 kasu gutxiago izan ziren atzo hiru lurralde hauetan.

Lurraldeen arabera, Araban 56 kasu izan zituzte, 157 Bizkaian eta 90 Gipuzkoan. Beste erkideo edo toki batzuetako lau kasu ere zenbatu zituzten atzo egindako probetan. 

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 115 pertsona ZIUn daude.

Nafarroan, berriz, beste 58 positibo izan zirela aurreratu du Osasunbidek. Ostegunean izandakoak baino gutxiago dira –70 positibo zenbatu zituzten ostegunean–, baita pasa den ostiraleko datuekin alderatura gora egin dute kasuek: 45etik 58ra. 1.625 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin zituzten atzo. Positibo tasa, beraz, % 3,6koa da, azken egunetan erregistratutakoaren antzekoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide