Elkarretaratzea egin dute atzo Azpeitian izandako lan istripua salatzeko

Baleike 2021eko martxoaren 6a

Argazkia: Maria Maya Manterola

Langile bat hil zen atzo Azpeitiko enpresa batean izandako lan istripuan. Haren heriotza salatu dute gaur eguerdian Zumaian egindako elkarretaratze batekin. 

52 urteko langile bat hil zen atzo Azpeitian, kamioi bat deskargatzen ari zela, metalezko zati batzuk gainera erorita. Heriotza hori salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zumaian, Saregileen plazan. Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea leloa zeraman pankarta baten atzean kontzentratu dira. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide