Martxan da dagoeneko Errigoraren uberriko kanpaina. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean, eta oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epea zabaldu dute. Martxoaren 24ra arte iraungo du kanpainak, eta eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian). Zumaian Sura dendan ere egin ahalko dira eskaerak.
Gainera, bazkideen artean zozkatzeko bi otarre eder eskaini dizkio Baleikeri, eta bazkideek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.
Parte hartzeko, klikatu hemen. Zorte on!