Hasiberrientzat
Badakizue bi mailako entrenamendu saioak prestatu ditugula, bat hasiberrientzat eta betea garatuagoa. Hauxe oinarrizko entrenamendurako gaurko proposamena: 10' korrika–1' oinez–15' korrika–1' oinez–10' korrika. Korrikako hiru txandak erritmo lasaian egin (hitz egiteko moduan). Kontuan izan korrika hasi aurretik beroketa egitea komeni dela, eta amaieran luzaketak.
Prestaketa garatua
Entrenamendu saio garatuagoak egin nahi dituzuenontzat, hauxe gaurkko lana: 15' korrika (R1)–20' korrika (R2)–15' korrika (R1). R1ek erritmo lasaia esan nahi du; R2k erritmo ertaina.
Hurrengo entrenamendu saioak ostegunean eta larunbatean argitaratuko ditugu.