Zumaia Sasoian: hirugarren entrenamendu saioa

Baleike 2021ko mar. 11a, 17:04

Korrikako hirugarren entrenamendu saioak daukazue hemen, hasiberrientzat eta maila garatuagoa duzuenontzat. 

Hasiberrientzat

Hirugarren entrenamendu saioa dugu eta oraingoan 40 minutuko korrikaldia egingo dugu, hiru txandatan banatuta, eta txanden artean atseden hartuko dugu minutu bat oinez ibiliz. Lehen txanda 15 minutukoa izango da, bigarrena ere 15 minutukoa eta azkena 10 minutukoa. R1 erritmoan, alegia, erritmo lasaian.

Maila aurreratua

Gaurko saioan Itzurungo aldapa sartuko dugu tartean. R1 erritmoan 20'; jarraian, R2 erritmoan Itzurungo aldapa sartuko dugu; R1 erritmoan 5'; berriro R2 erritmoan Itzurungo aldapa sartu; amaitzeko, R1 erritmoan 20'. 

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide