Zumaia Sasoian: korrikako laugarren entrenamendu saioa

Baleike 2021ko mar. 13a, 08:23

Gaurko saioekin astebeteko lana osatuko dugu. Hemen dauzkazue bi entrenamendu proposamenak.

Hasiberrientzat

Gaurko korrikaldia bi txandan banatuko dugu, hogei minutu txanda bakoitzeko. Tartean, bi minutuz oinez ibiliko gara, gorputzari errekuperatzen laguntzeko. Oraindik R1 erritmoan egingo ditugu txanda guztiak; badakizue, lasai, aldamenekoarekin hitz egiteko moduan. Goiko taulan dauzkazue aste osoko entrenamenduak.

Maila garatuagoa

Laugarren saioan 50 minutuko egingo ditugu guztira, baina bost zatitan banatuta. R1 erritmoan hasiko gara, 15'; jarraian, erritmoa R2ra bizkortu, beste 15'; R1era jaitsi, 5'; berriro R2 15' eta azkena R1 10'. Goiko taula honetan dauzkazue aste osoko entrenamenduak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide