Arraunlari gazteek batel jardunaldia jokatuko dute igandean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021eko martxoaren 13a

Telmo Deun Arraun Elkarteko zortzi ontzi izango dira lehian; guztira, 60 arraunlari gazte inguru.

Bihar, igandea, Gipuzkoako Batel Ligako jardunaldia jokatuko da Legutioko urtegian. Hasiera batean, Getarian jokatzekoa zen kirol hitzordua, baina itsaso zakarra iragarri dute biharko, eta estropadak Arabako urtegian jokatzea erabaki du Gipuzkoako Arraun Federazioak. Hala, Telmo Deun Arraun Elkarteko zortzi ontzi izango dira lehian; guztira, infantil eta jubenil maila arteko 60 arraunlari gazte inguru.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide