Erresidentzietako langileen borroka ere gogoan izan dute eguerdiko elkarretaratzean

Juan Luis Romatet

Zumaiako herritar batzuk kontzentrazioa egin dute eguerdian Saregileen plazan, pentsio publiko, osasungintza eta zaintza publiko duinen defentsan.

Erresidentziako langileen borroka ere gogoan izan dute gaurko elkarretaratzean. Langile hauetako batzuen bitartez jakin dute duela urte batzuetatik jasaten ari diren problematika.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide