Eraitsi dute Atalaiamendi etxea zena

Maria Maya Manterola 2021eko martxoaren 16a

Talaimendi azpiko eraikina zegoen lekuan hondakinak daude orain. Hondakin horiek birrindu eta birziklatzera bideratu ondoren ekingo diete etxebizitza berrien eraikuntza lanei.

Hil honen hasieran sartu ziren eraisketa makinak Talaimendi azpiko lursailera. Argindar kableak berrordenatu ondoren ekin diete Atalaiamendi etxea eraisteari. Argazkietan ikus daitekeenez, eraikina zegoen lekuan hondakinak daude orain, eta agerian geratu dira etxeak lau pareten artean ezkutatzen zituen etxetresnak, altzariak zein apaingarriak. 

110 urteko historia zuen Atalaiamendi edo Xarrenekoa etxeak. Lursail horretan etxebizitza berriak egingo dituzte orain.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide