Gaur abiatu dira Itxas-Gaineko lau kide Sevillara, Espainiako Neguko Txapelketara

Juan Luis Romatet 2021eko martxoaren 19a

Sevillan (Andaluzia, Espainia) jokatuko da asteburu honetan piraguismo Espainiako neguko txapelketa. Itxas-Gain kirol elkarteko hiru lagunek hartuko dute parte bertan. 

Martin Egaña, Unai Azkune eta Irati Osa izango lehiatuko dira; Xabier Osa, aldiz, entrenatzaile, arduradun eta laguntzaile moduan izango da Andaluziako hiriburuan.

Jubenil, 23 urtez azpiko eta senior kategorietako Espainiako piraguista onenak elkartuko dira bertan. Aipatzekoa da txapelketan izango diren klubeko hiru partaideak aurten senior kategoriara igo direla. Maila handieneko kategoria dela jakinik lan handia egin dute emaitza onak lortu ahal izateko.

Larunbatean 2.000 metroko sailkapen estropada izango dute Egañak eta Azkunek. 70 piraguista sailkatuko dira igandean izango den 5.000 metroko finalera.

Osaren kasuan, finalera sailkatuta dago jada eta igandean izango du estropada, 5.000 metroan.

Pandemiagatik azken urte honetan ez dute nazioarte mailako lehiaketarik izan, baina egutegian izango balituzte bezala entrenatu dute, maila onena erakusteko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide