'Haur motxiladunen' egoera salatzeko ekitaldia egingo dute bihar Amaia plazan

Dorleta Agiriano Lai 2021eko martxoaren 19a

Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izango da bihar, eta hamaika txokotan mobilizatzera dei egin dute Irati Gurasoekin Euskal Herrira eta Sare plataformek. Gurasoak preso dituzten ia 90 haur daude Euskal Herrian, eta haien nahiz haien gurasoen eskubideak aldarrikatuko dituzte asteburuan. Zumaian ere egin dute deialdia: gainerako herri guztietan bezala, 12:00etan elkartuko dira, Amaia plazan. 

Beatriz Etxeberria eta Iñigo Zapirain euskal preso politikoen alaba da Irati, eta hiru urte bete arte gurasoekin espetxean egon den arren, martxoaren 8an banandu zuten haiengandik, hala agintzen baitu kartzeletako legeriak. Irati haur motxiladuna, hortaz, Bilbon biziko da aurrerantzean, baina Irati Gurasoekin Euskal Herrira plataformak hilabete luzez eskatu du Etxeberria eta Zapirain ere Euskal Herrira lekualda ditzatela. Bestalde, espetxeetan familientzako modulu mistoak sor ditzatela ere galdegin du, preso politikoen "eskubidea den gurasotasuna modu ahalik eta egokienean garatu ahal izateko".

Aurreko astean jakinarazi zuten El Duesora (Kantabria) tokialdatuko dituztela Etxeberria eta Zapirain.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide