Maila ona erakutsi dute Zumaiako boxeolariek Donostian

Juan Luis Romatet

Gipuzkoako eta Bizkaiko gimnasio edo boxeo kluben arteko borrokaldiak egin dira gaur goizean, Donostian, Anoetako gimnasioan. Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolari igo dira ringera

Osasun neurriak direla medio, publikorik gabeko borrokaldiak egin dira gaur, eguerdi partean, Donostian, Anoetako gimnasioan. Gipuzkoako eta Bilbo inguruko boxeolariak aurrez aurre izan dira hamasei soken artean.

Bertan izan dira Zumaia Cuban Boxingeko hiru boxeolari. Klubeko arduradun eta entrenatzaile Ruben Arredondoren hitzetan, lan ederra egin dute hirurek ere. "Anas Manterolaren eta Michael Antonio Cano Gomezen debutak arrakasttatsuak izan dira. Anasek bere aurkaria baino gehiago dela erakutsi du, eta borrokaldi handia egin du. Michaelen boxeo gaitasunek ez dute zalantzarik sortu, eta borrokaldi ederra egin du. Mady Diamek, berriz, bere kalitatea eta duen boxeoa erakutsi du beste behin ere". 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide