Hotzetik esnatu da udaberriko lehenengo eguna

Onintza Lete Arrieta 2021eko martxoaren 20a

Iritsi da udaberria, gaur 10:30ak inguruan. Euririk ez da espero, baina negu giroko tenperaturekin esnatu da goiza. Euskalmeten arabera, 8 gradutik behera egongo dira gaur termometroak. Gainera, elur kota ere behe samarrean egongo da, 500-600 metroan.

Martxoak 20 ditu gaur, eta ofizialki sartu gara udaberrian, 10:30ak aldera. Euririk egin ez arren, negu giroko tenperaturak mantenduta aldatu gara urtaroz. Izan ere, gaur termometroak ez dira 8 gradutik pasako, eta elur kota 500-600 metro artean egongo da.

Dena ez da negu giro, ordea: udaberri zantzuak aurreko asteetatik ikus daitezke; zuhaitzak loretan, San Jose loreak errepide bazterretan...

Aurten ekainaren 21ean amaituko da udaberria, udari tokia egiteko.

Informazio zehatza, Eguraldiaren atalean

Bihar eta etzi tenperaturek gora egingo dute zertxobait, baina informazio zehatzagoa nahi izatera, bai eguraldiaz, bai itsasbeherez eta itsasgorez, sartu webgune honetako Eguraldiaren atalean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide