Zortzigarren eta hamaikagarren helmugaratu dira zumaiarrak Oriaren 27. Jaitsieran

Onintza Lete Arrieta 2021ko mar. 21a, 12:39

Hondarribia gailendu da gizonezkoetan, baina gertu izan du Santurtzi, segundo batera. Emakumezkoetan nagusitasun osoz irabazi du Donostia Arraun Lagunak traineruak, bederatzi segundoko aldea aterata Donostia Kaiarribari. Ikusi sailkapen osoa albistearen amaieran.

Oriaren 27. Jaitsiera jokatu dute gaur Orion 30 ontzik, 20k gizonezkoetan eta hamarrek emakumezkoetan. 6.000 metro egin dituzte aurrenekoek arraunean, eta 4.000 metro emakumezkoek.

Gizonezkoetan lehia egon da, eta segundo batengatik Hondarribiak eraman du bandera, 19:17,58 denbora eginda. Santurtzi eta Kaiarriba A izan dira bigarrenak eta hirugarrenak. Zumaiarrek, bere aldetik, 11. postuan amaitu dute, 20:12,67 eginda.

Emakumezkoetan errazago nagusitu da Donostia Arraun Lagunak trainerua, 14:42,03 denbora egin eta bigarrenari bederatzi segundo aterata. Donostia Kaiarriba izan da bigarren, eta Orio hirugarren, 11 segundora (14:53,19). Zumaiarrek zortzigarren amaitu dute lehia, 15:12,00ko denbora eginda.

PDFa. Ikusi hemen sailkapenak

BALEIKEk eguardian argitaratuko du goizeko jardunaldiaren argazki galeria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide