Eguraldi onak bisitari ugari erakarri du gaur herrira

Baleike

Familia bat gaur goizean itsasoari begira (Juan Luis Romatet)

Aste Santuen atarian eta giro atsegina lagun, zubiko azken egunean kanpotar asko gerturatu da herrira itsasoak eta labarrek eskaintzen duten paisaiaz gozatzera. Eusko Jaurlaritzaren Labi aholku batzordeak beste erabakirik hartzen ez badu, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren bisitak bakarrik hartuko ditu herriak oraingo oporraldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide