Martxoaren 26an, ostirala, Lurra eta bidea proiektua aurkeztuko du Maria Berasartek Zumaian. Hainbat musika estilo landu ondoren, euskal sustraietara itzuliko da abeslari donostiarra, eta musikari apartez inguratuta gainera: Joseba Irazoki, Igor Telletxea eta Jamixel Bereau. Aita Mari aretoan taularatuko dira guztiak, 19:00etan.
Zumaiako Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu BALEIKEko bazkideen artean. Bihar 11:00etan itxiko dugu parte hartzeko epea, eta goizean zehar emango dugu saridunen berri. Parte hartzeko, klikatu hemen. Zorte on!