Oinarrizko prestakuntza
Zortzigarren saiora iritsi zara eta bada garaia hasiberri etiketa kentzeko, ezta? Hauxe aste honetako lehen entrenamenduan egin beharreko lana: 25 minutu (R1), minutu bat oinez, 25 minutu (R1). Gogoratu hasi aurretik beroketa ariketak egin behar direla, eta amaitutakoan luzaketak.
Prestakuntza aurreratua
Gaurko erronka izango da ordubeteko saioa osatzea, erritmo lasaian (R1).
Sariak
Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .
-
Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:
-
Erronkaren zenbakia.
-
Izen eta abizena.
-
Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.
-
Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.
-