Atzo gauean auto istripua izan zen Artadi auzoan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021eko martxoaren 26a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, Wolkswagen Golf markako ibilgailua errepidetik atera zen eta aldapan behera erori zen.  Gidaria Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Atzo, 22:00ak inguruan gidari batek istripua izan zuen GI-3811 errepidean, Artadi auzoaren parean, Wolkswagen Golf markako ibilgailu batekin. Antza denez, autoa errepidetik atera zen eta aldapan behera erori zen. Gidaria bakarrik zihoan kotxean eta Donostiako Ospitalera eraman zuten.

Atzo ezin izan zuten autoa eremutik atera, nahiko gora-beheratsua delako. Horregatik, gaur errepidea itxita egongo da eta garabi baten bidez aterako dute ibilgailua goizean zehar.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide