Zumaia Sasoian: hamargarren entrenamendu saioa

Baleike 2021ko mar. 27a, 08:21

Hauek dira aste honetako lanak borobiltzeko prestatu ditugun entrenamenduak.

Oinarrizko maila

Hamargarren saiora iritsi zara eta jadanik pixkanaka erritmoa bizitzeko prest zaude. Gaurko saioa horrela banatuko duzu: 20 minutu erritmo lasaian (R1); 5 minutu erritmo ertainean (R2, hitz egitea kosta egiten da); 10 minutu erritmo lasaian (R1). Goiko taulan dauzkazue aste honetako entrenamendu guztiak.

Maila aurreratua

Hau da gaur egin beharreko lana: 15 minutu R1, 12 minutu R2, minutu 1 R1, 12 minutu R2, 10 minutu R1.

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide