BIDEOA: Eskualdeko herritarren bultzada jaso du AEK-k

Baleike 2021eko martxoaren 28a

AEK euskaltegiak Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarri du martxan, aurten ere "euskalduntze mugimenduaren garrantzia" plazaratzeko. Gaur, Korrikak amaitu beharko luken egunean, Euskal Herriko 80 herritan egin ditu ekitaldiak AEK-k dinamika hauspotzeko. Urola Kostan eskualdean, Azkoitian, Getarian, Orion eta Zumaian egin ditu AEK-k ekintzak, eta euskaltzale ugarik egin du bat deialdiarekin. Aurten ere kalera AEK kalera atera da "euskararen lekukoa" zein "euskaltegien aldeko bultzada kalean" egon daitezen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide