Hainbat astetan herrietatik atera ezinik egonda, eta etorkizunak zer ekarriko duen inork ez dakiela, bisitari inguru hurreratu da asteburu honetan kostaldeko herrietara. Aurreko asteburuan gertatu bezala, EAEko beste herrietatik etorritako bisitariz bete da ez Zumaia bakarrik, baita inguruko beste paraje batzuk ere.
Elorriagan hartutako argazkia da horren erakusle. Galarreta gaineko aparkagunea kotxez eta autokarabanez gainezka zegoen gaur gainean. Asteburuan etxeetatik irteteko gosez, lagun ugari bertaratu da auzo honetara naturaz gozatzera.
Zumaian ere antzerakoa gertatu da. Labarrak eta hondartzak jendez gainezka izan dira egun hauetako une batzuetan. Herrigunean, zaila izan da terrazetan lekua aurkitzea.
Azken bi asteburu hauetan ikusitakoaren ondoren, atzeman daiteke Aste Santuan zer gertatu daitekeen herrian.
