Emaitza onak lortu dituzte Zumaiako batelek ligako laugarren jardunaldian

Juan Luis Romatet 2021eko martxoaren 29a

Argazkia: Telmo Deun arraun elkartea

Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia jokatu zen igandean, Pasaiako badiako uretan, Hernanik antolatuta. Infantil, kadete eta jubenil mailetako ontziekin hartu zuen parte Telmo Deun arraun elkarteak. 

Emaitza onak lortu zituzten Zumaiako ontziek ligako jardunaldi honetan. Infantil neskek bigarren, laugarren eta zortzigarren postuak erdietsi zituzten; eta infantil mutilak zazpigarren eta zortzigarren postuetan sailkatu ziren. Kadete mailan, Telmo Deun arraun elkarteko neskak hirugarren eta seigarren izan ziren, eta mutilak zazpigarren. Jubeniletan, aldiz, neskak seigarren izan ziren eta mutilak hirugarren.  

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide