Oinarrizko prestakuntza
11. saioa: 40 minutuko korrikaldia egingo duzu, erritmo lasaian (R1).
12. saioa: 15 minutu R1 erritmoan, zortzi minutu R2 erritmoan, beste 15 minutu R1 erritmoan.
13. saioa: 40 minutuko korrikaldia R1 erritmoan, tartean Itzurungo aldapa sartuta.
Prestakuntza garatua
11.saioa: ordubeteko korrialdia, R1 erritmoan.
12. saioa: 15 minutu R1 erritmoan; mila metroko hiru txanda R3 erritmoan, tartean bi minutuz erritmoa lasaituz; bost minutu R1 erritmoan; mila metroko hiru txanda R3 erritmoan, tartean bi minutuz erritmoa lasaituz; hamar minutu R1 erritmoan.
13. saioa: 50 minutuko saioa R1 erritmoan, tartean aldapa motzak sartuz R2 erritmoan.
Sariak
Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .
-
Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:
-
Erronkaren zenbakia.
-
Izen eta abizena.
-
Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.
-
Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.
-