Itzuliagatik errepidea eta zenbait kale itxita egongo dira ordubetez ostiralean

Baleike 2021eko apirilaren 7a

2017ko Itzuliko txirrindulariak, Zumaian

Txirrindulariak Getariatik iritsiko dira Zumaiara, eta herri barrutik igaroko dira, 14:45 inguruan. Debarantz jarraituko dute Itzuliako bosgarren etapako partaideek.

Aurten ere Zumaia zeharkatuko du Euskal Herriko Itzuliak, eta horrek eragina izango du errepideko zirkulazioan. Txirrindulariek ostiralean zeharkatuko dute eskualdeko kostaldea, Oriotik hasi eta Zumaiara arte, eta herrira 14:45ean iristea aurreikusi dute antolatzaileek. Herri barrutik igaroko da, eta Debarantz jarraituko dute. 

Lasterketaren abiaduraren arabera aurreratu edo atzeratu egin daiteke ordu hori, baina segurtasunagatik, udalak jakinarazi du 14:00etatik 15:00ak bitartean ibilgailuentzat itxita egongo direla N-634 errepidea, Patxita Etxezarreta kalea eta baita Axular Ibiltokia ere.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide