Erlo Telebista ikusteko aukera berria eskaintzen du Ekin Elektrizitateak. Izan ere, Zumaiako saltokiak eskaintzen duen zerbitzuari gehitu diote Urola Kostako berrien inguruko katea. “Aurrerapena edo onura garbia da, izan ere, eskualdeko katea izan arren, Zumaian adibidez, Erlo Telebista, Euskaltelekin bakarrik ikusteko aukera zegoelako”, agertu dute saltokiko arduradunek.
Mara Telebista zerbitzua kontratatuz gero, kate orokorrez eta TDTkoez gain, kate bereziak ikusteko aukera dago; hala nola, sailak eta filmak ikusteko AMC, Hollywood, AXN, AXN White, TNT, TCM, XTRM, DARK, Sundance TV eta Somos, dokumentalak ikusteko Discovery Channel, Historia, Odisea, Blaze eta Escapa TV, edota Eurosport, TDP, Insight TV, E3 eta Moto ADV kirol kateak.
“Multzoka ere eskaintzen dugu zerbitzua, eta, horrela, bakoitzak ikusi nahi duenaren arabera hauta dezake zer kontratatu nahi duen. Gainera, aldi berean lau gailu desberdinetan ikusteko aukera dute” eta aurreko bost egunetako programazio osoa ikus daiteke. Eduki guztia internet bidez doa, eta Interneteko konexioa Marakoa dutenek eta ez dutenek ikusi ahal izango dute. “Hori bai, Internet konexioa Mararekin dutenek eskaintza bereziak izango dituzte”, azaldu dute.
Erlo Telebista ikusi ahal izateko, bezeroak oinarrizko multzoa erosi beharko du, eta bertan izango du eskualdeko katea. Gainera, +Media aplikazioari esker, mugikorrean edo ordenagailuan ere ikusteko aukera izango da aurrerantzean. “Honek abantailak ditu; adibidez, bigarren etxebizitzara, oporretara edo ospitalera joanez gero, Mara TB-ko edozein kate ikusteko aukera izango baitu bezeroak mugikorrean, tabletean edo ordenagailuan”, gaineratu dute.
Zerbitzua kontratatzeko interesa dutenek Ekin Elektrizitatea saltokiarekin jarri behar dira harremanetan; dendara joanez (Zumaiako Erribera kalean), 943143097 telefono zenbakira deituz edo mezua bidaliz 669748083 Whatsapp zenbakira.