Zumaia Sasoian: Flysch Traileko ibilbide motza oinez egiteko

Baleike 2021ko api. 9a, 19:14

Hemen daukazue asteburu honetan oinez egiteko ibilbidea. Flysch Trail lasterketako ibilbide motza proposatzen dizuegu.

Seguru aste honetan lasaiago egongo dela Algorri aldea, Aste Santuko jende andana eta gero. San Telmo ermitatik pasatzeko aukera ere emango digu ibilbideak, egun seinalatu hauetan.

Beheko plazan hasi eta bukatzen da Flysch Traileko ibilbide motza. Herrian bueltaxka bat egin ondoren, Ardantzabiderantz jo, handik Arritokieta aldera igo; gorantz, errepidetik, Agirre pasa eta, Andikarako zabala baino lehen, eskuinerantz bidegurutzea hartu, Andikarako errekazulotik Algorrira joateko; San Telmo ermita, Talaimendiko buelta, eta Erribera kaletik Behekoplazaraino. Pankartarik ez helmugan, baina txapeldun!

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

    • Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide