Azkenean bi emanaldi eskainiko dituzte Potx eta Lotx pailazoek

Baleike

(Uztarria)

Agortu ziren Potx eta Lotx pailazoen Etxean ikuskizunerako sarrera guztiak; hortaz, bi emanaldi egingo dituzte azkenean. Igande honetan izango dira bi saioak.

Joan den larunbatean jarri zituzten salgai Potx eta Lotx pailazoen Etxean emanaldirako sarrerak, eta egunean bertan ahitu ziren. 12:00etan izango da ikuskizuna Aita Mari antzokian. Dena den, azkenean, bigarren emanaldi bat ere eskainiko dute egun berean, 16:30ean. Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira sarrerak ostegun honetatik aurrera, 4 euroan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide