Datorren asteazkenean ipuin kontaketa eskainiko du Kontukantoi taldeak

Baleike 2021eko apirilaren 15a

5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako emanaldia eskainiko dute Oxford aretoan. Izena eman daiteke dagoeneko.

Datorren asteazkenean, hilak 21, Kontukantoi taldeak Baziren behin neska abenturazaleak eta mutil ameslariak ipuin kontaketa ekarriko du Zumaiara. Alondegiko Oxford aretoan eskainiko dute 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat prestatutako emanaldia, 17:30ean hasita. 

Aurrez izena emateko eskatu du Kultura Sailak, edukiera eta osasun neurriak behar bezala betetzeko. Izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko: 943-86 27 30 telefono zenbakira deituta edo haurliburutegia@zumaia.eus helbidera idatzita eman daiteke (2 izen gehienez).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide