Bulego taldeak kontzertua eskainiko du hurrengo larunbatean

Dorleta Agiriano Lai 2021eko apirilaren 17a

Zumaienako aretoan izango da Bulego boskote azkoitiarraren emanaldia, 19:00etan hasita.

Hurrengo larunbatean, apirilaren 24an, Bulego musika taldea ariko da Zumaian. Pop dantzagarria lantzen du boskote azkoitiarrak, eta 19:00etan taularatuko da Zumaiena aretoan.

Aurrez erosi behar dira sarrerak Turismo Bulegoan, 5 euroan. Hain zuzen, gaur jarri dituzte eskuragarri txartelak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide