Oinarrizko prestakuntza
Entrenamendu saio honetan 45 minutuko korrikaldia egingo dugu, erritmo lasaian (R1). Hori bai, tartean Itzurungo aldapa igo bi aldiz.
Entrenamendu aurreratua
Entrenamendu saioa R1 erritmoan hasiko duzu, 15 minutuz; segidan, 25 minutu R2 erritmoan, tartean Itzurungo aldapa sartuta; bukatzeko, 20 minutu R1 erritmoan.
Sariak
Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .
-
Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:
-
Erronkaren zenbakia.
-
Izen eta abizena.
-
Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.
-
Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.
-