Zabaldu dute Aitzuri pilotalekuaren atzeko errepidea

Baleike

Zumaiako DBHko eraikin berria egingo dute hor, eta partzela eraikigarria izan dadin, gasaren desbideraketa lanak egin ditu Nortegasek. 

Zabaldu dute jada Aitzuri pilotalekuaren atzeko errepidea. Urtarrilaren erdialdetik gasaren desbideraketa lanak egiten aritu da Nortegas enpresa. Zumaiako DBHko eraikin berria eraikiko dute gune horretan; aurrez, ingurua egokitzeko lanak egiten ari dira, partzela eraikigarria izan dadin.

Nortegasek amaitu ditu gasaren desbideraketa sarea egokitzeko lanak, beraz,  aurrerantzean zabalik egongo da errepidea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide