Pentsio sistema publikoaren eta osasungintza zein zaintza lan duinen alde kalera atera dira

Maria Maya Manterola

Saregileen plazan protestarako topaleku izaten da astelehenero Zumaiako pentsiodunen plataformarentzat. Herritar ugari elkartu da gaur ere bertan, eta pentsio sistema publikoaz gain, osasungintza eta zaintza lan duinak aldarrikatu dituzte. 

Zumaiako pentsiodunen plataformak deituta, elkarretaratzea izan da gaur, astelehena, Saregileen plazan. Duela bi urte hasi zituzten pentsio sistema publikoa eskatzeko mobilizazioak, eta osasungintza nahiz zaintza lan duinak ere galdegin dituzte COVID-19aren krisia hasi zenetik.

Elkarretaratzea baliatu dute, bestalde, pentsio publikoen erreforman ematekoak diren legezko urratsen berri emateko. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide