Oinarrizko prestakuntza
Gaur 50 minutuko korrika saioa egingo dugu, erritmo lasaian (R1).
Prestakuntza aurreratua
Ordubeteko korrikaldiarekin hasiko dugu astea, erritmo lasaian (R1).
Ariketa osagarriak
Gogoan izan korrika egin aurretik beroketa ariketak egin behar direla, eta amaieran luzaketak. Gainera, gorputza indartzeko ariketak egitea ere komeni da, korrika saioez aparte. Ariketa hauek nola egin jakiteko, bideo hauek prestatu ditugu:
Sariak
Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .
-
Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:
-
Erronkaren zenbakia.
-
Izen eta abizena.
-
Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.
-
Jardueraren grabaketa edo datuak azaltzen diren pantailaren argazkia.
-