Aitziber Garmendia aktoreak egingo ditu protagonista lanak ostiralean, eta hark eskainiko du "harreman afektiboen inguruan egindako ikerketa bat" oinarri duen antzezlana. "Edozein sexurentzat moduko" lana dela adierazi dute sortzaileek; "izan ere, maitasunean denok gara patetikoak".