Zumaia Sasoian 22. entrenamendu saioak

Baleike 2021ko api. 23a, 20:14

Hauek dira aste honetako lanak bukatzeko proposatzen dizkizuegun entrenamenduak.

Oinarrizko prestakuntza

Hasteko, 15 minutu egingo dituzu erritmo lasaian (R1); segidan, minutu bateko lau txanda erritmo azkarrean (R3), tartean hiru minutuz erritmo lasaian arnasa hartuta; bukatzeko, hamar minutu erritmo lasaian (R1).

Prestakuntza garatua

Hasteko, 20 minutu erritmo lasaian (R1); hamar minutu erritmo ertainean (R2); bost minutu erritmo azkarrean (R3); hamar minutu erritmo ertainean (R2); bukatzeko, 15 minutu erritmo lasaian (R1).

Sariak

Gogoan izan ekimen honetan parte hartzen duzuen guztion artean sariak zozkatuko direla. Zozketan parte hartzeko zuen korrika saioak grabatu (ikusi nola egin) eta bidali Kirol Patronatuaren Whatsapp zenbaki honetara: 629503369 .

  • Jarduera elkarbanatzean honako datu hauek jarri beharko dira:

    • Erronkaren zenbakia.

    • Izen eta abizena.

    • Telefono zenbakia Whatsapp mezutik hartuko dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide