Zikinkeria San Telmotik Algorrira bidean

Herritarren txokoa 2021eko apirilaren 26a

Topatutako zikinkeria dela eta, haserrea adierazi du gaur San Telmotik Algorrirako bidea egin duen zumaiar batek.

"Gaurko irudiak, astelehena, apirilak 26. San Telmotik Algorrira bidean jasotakoak. Ibilaldi benetan interesgarria eta aberatsa... Zumaia aspaldian zikina dago. Penagarria da, baina inork beteko al ditu eginbeharrak? Zaborra han utzi dut, froga bezala... Jaso edo ez jaso, zalantza konplikatua", esan du zumaiarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide