Maiatzaren 1erako egitaraua osatu dute Zumaiako hainbat gazte eragilek

Mireia Galarza Bastida 2021eko apirilaren 27a

Egunean zehar, besteak beste, eraildako langile guztiei omenaldia eta Tubacex enpresako langileei elkartasuna adierazteko argazkia egingo dituzte.

Langileen Nazioarteko Eguna dela eta, herriko hainbat gazte eragilek "elkarlanean egindako" egitaraua antolatu dute maiatzaren 1erako. 

Hain zuzen, eraildako langile guztiei omenaldia egingo diete anbulategi zaharrean, 12:00etan hasita. Arratsaldean, aldiz, 20:00etan, Tubacex enpresako langileei elkartasuna adierazteko argazkia aterako dute, eta jarraian manifestazioa egingo dute Beheko plazatik hasita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide