Kauldi Odriozolari ebakuntza egingo diote

Aritz Mutiozabal

Kauldi Odriozola jokoan. (Bidasoa Irun)

Bidasoa Irun eskubaloi taldeak jakinarazi duenez, Kauldi Odriozola jokalariari ebakuntza kirurgikoa egingo diote ezker orkatilan, behin azken asteotan beharrezkoak ziren froga diagnostikoak ondoren. Horrekin batera, zehaztu du errekuperazio-denbora eta jarduerara itzultzea jokalariaren bilakaeraren araberakoak izango direla. Edonola ere, itxura guztiaren arabera aurtengo denboraldia galduko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide