Euskal presoen eskubideen alde Indamendira irteera egingo dute Zumaian

Maria Maya Manterola 2021eko maiatzaren 4a

2019an Indamendira egindako irteeraren argazkia.

Euskal Herriko 650 tontor igotzeko deialdia egin du Sare Herritarrak. Zumaian larunbatean egingo dute irteera, Indamendira.

Sare Herritarrak deialdia egin du larunbaterako, hilak 8. Euskal presoen eskubideen alde, Euskal Herriko 650 tontor igoko dituzte herritarrek, Izan Bidea ekimenaren barruan antolatutako deialdian. Zumaian ere bat egin dute ekimenarekin, eta Indamendira irteera antolatu dute: 9:30ean irtengo dira itsas kiroldegitik, eta tontorrean argazkia aterako dute. 

Izena emateko, idatzi helbide honetara: 650tontor.sare.eus

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide