'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala, gaztelerazko azpitituluekin

Baleike 2021eko maiatzaren 4a

Martxo bukaeran estreinatu zuten Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean dokumentala, eta BALEIKEk apirilaren 17an argitaratu zuen osorik. Bertsio berri bat ere ikusgai dago jada, gaztelerazko azpitituluekin. COVID-19ak goitik behera astindu eta baldintzatu duen azkeneko urtea zumaiarrek nola bizi izan duten aztertzen du ikus-entzunezkoak, baita horri guztiari aurre nola egin dioten ere. Horretarako, zenbait herritarren ahotsak bildu dituzte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide