Gasteizko intergymean izango dira Zumaiako boxeolariak bihar

Maria Maya Manterola

Zumaia Cuban Boxing taldeko hiru boxeolari izango dira Mendizorrotza kiroldegian. Maiatzaren 22an jokatuko diren Gipuzkoako lehiaketetarako prestatzeko baliatuko dute biharko hitzordua.

Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian boxeo kluben arteko borrokaldia izango da bihar, hilak 8, 11:00etan hasita. Bertan izango dira Zumaia Cuban Boxing taldeko boxeolariak ere. Ruben Arredondok hiru boxeolari eramango ditu, eta Boxeo Alavesa Club Anoetaren aurka arituko dira: Mady Diame, 63 kilotan; Anas Manterola, 77 kilotan; eta Michael Cano Gomez, 66 kilotan. 

Biharko borrokaldia hilaren 22an jokatuko diren Gipuzkoako lehiaketetarako prestatzeko baliatuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide