Hain zuzen, hirigintzari lotutako hamar kontzeptu eraman dituzte argazkitara Distirako kideek. Ingurune naturala, mugikortausuna, espazio publikoa, etxebizitza, jarduera ekonomikoa, ekipamenduak, ondarea, turismoa, jasangarritasuna eta klima aldaketa, eta inklusibitatea irudikatu eta azaldu dituzte, besteak beste.
Udalak jakinarazi du, bestetik, "duela urte batzuetako Zumaia" ikusteko aukera izango dutela herritarrek, erakusketan jarrita dauden bi telebistetan. 60etik 80eko hamarkadara bitarteko argazkiak bildu dituzte, hain justu ere.
"Ariketa kolektiboa" izan da erakusketa sortzearena, udal ordezkarien hitzetan. Distira elkarteko kideek argazkiak atera, eta udal ordezkariek, teknikariek, herriko elkarteetako kideek eta beste zenbait zumaiarrek jarri dizkiete hitzak. "Begirada desberdinak" jaso nahi izan dituzte erakusketa bakar batean, eta, horretarako beren alea jarri duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.
Hilaren 30a bitarte ikusi ahal izango da: astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era, eta asteburuetan 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.