'Una joven prometedora' eta 'Bobby, el erizo' filmak botako dituzte asteburu honetan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2021eko maiatzaren 8a

Asteburu honetan ere haurrei zein helduei zuzenduriko zine eskaintza izango da Aita Marin. 

Cassiek etorkizun bikaina zuen aurretik, harik eta gorabehera desatsegin batek bere karrera eten zuen arte. Orain bere bizitzan ezer ez da dirudiena: azkarra da, ausarta eta gauez bizitza bikoitza bizi du. Cassiek aukera du bere iraganean ondo atera ez zen guztia zuzentzeko errudunei mendekua hartuz.

Maiatzaren larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:00etan.

Bobby harroa bere tribuko trikurik indartsuena da. Borroka batean zauritu egingo da, oroimena galduko du, eta bidaia misteriotsu bat hasiko du.

Maiatzaren larunbatean eta igandean, 16:30ean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide