Zumaiak bere maila erakutsi du Trainerilla Ligako estropadan

Baleike 2021eko maiatzaren 9a

Gizonezko jubenilek eta absolutuek lortu zuten emaitza onena Hondarribian jokatutako jardunaldian, bigarren sailkatu baitziren bi ontziak. 

Telmo Deun arraun elkarteko lau ontzik parte hartu zuten atzo Hondarribian jokatutako Trainerilla Ligako jardunaldian. Gizonezko jubenilek lortu zuten emaitza onena: bigarren sailkatu ziren arren, segundo bat ere ez zion atera bere aurretik helmugaratu zen San Juan A ontziak. 

Gizonezko absolutuen mailako Gipuzkoako Federazio Koparen sailkapenean ere bigarren egin zuen Telmo Deuneko ontziak, Donostiarra B-ren atzetik. Aurreko jardunaldiko sailkapena errepikatu zuten, bestetik, emakumezko absolutuek. Laugarren egin zuten Hondarribian, Orio A, Donostiarra B eta Orio B ontzien atzetik. Gizonezko absolutuetan ere laugarren izan ziren; Donostia, Hondarribia eta San Juanek lortu zituzten, hurrenez hurren, lehen, bigarren eta hirugarren postuak.

Atzoko estropadan, gogoan izan zuten aste honetan lan-istripu baten ondorioz hil den Getariako arraunlari ohia, eta arraunlariek beren aurraunak altxa zituzten zerurantz beraien ontzietatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide