Emozioz betetako ikuskizuna eskaini dute Katak eta Astinduk Zumaienan

Maria Maya Manterola 2021ko mai. 9a, 16:30

Maiatza Dantzan egitasmoa aitzakia hartuta, dantza emanaldia eskaini zuen atzo Katak taldeak. Egoera alaiak eta tristeak aurrez aurre jarri zituzten 'Momentuak' flamenko ikuskizunaren bitartez. Valentina Palmero aritu zen dantzari lanetan , eta Raquel Ruizek abestu zuen. Rafael Viera arduratu zen perkusioaz, eta flauta doinuak Angelika Hiusgenen ahotik izan ziren. Alex Alonsok egin zituen aurkezle lanak, eta parte hartu zuten Astinduko kideek ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide