Udaleko likidazioa onartutako plenoaren inguruan, bai Baleike bai udalaren webgunean argitaratutako berriari dagokionez, gure iritzia eman beharrean aurkitzen gara. Egia esan, ulertzen dugu udal gobernuak protagonismoa izatea eta ulertzen dugu baita gu oposizioan egonik bigarren plano batean izatea, baina ulergaitza egiten zaigu ordea, laburpenak egiterako orduan, hauek ez isladatzea plenoetan gure partetik azaldutakoak eta justu, gure ustetan garrantzizkoenak diren datuak haizeak eraman izan balitu bezala desagertzea.
Udal pleno bakoitzaren atzean, lan handia dago, bai udal gobernuarena baina baita oposizioan dauden taldeena ere. Guztiek merezi dute gutxieneko errespetua, kolore batekoa edo bestekoa izatea kanpoan utziz. Errespetua lan egiten duenari eta errespetua lan hori jarraitu nahi duen orori. Eta horixe bera falta da likidazioko plenoko inguruaren berrian.
Gure taldeak, oso modu laburrean, honakoak azaldu zituen:
- Kritika negatiborik ez, egoera arraro baten aurrean urtea arraroa
- Kezka: EH Bildu udal gobernuan dagoenetik, pertsonal gastoa 400.000€tan handitu da eta ez dator zerbitzu berriak sortu izanarekin edota azpikontratazioak gutxitzearekin, azken hauek ere %14ean handitu bait dira.
- Pozik: inbertsioen %66a, gure taldeak landu eta garatutako proiektuei dagokie; Artadi saneamendua, udaltzaingoaren eraikinean edota Aita Mariko eskola patioetan eginiko inbertsioak adibidez.
- Eskaera: Kirol instalakuntzetako inbertsioak ez geratzea
Jarraian, plenorako prestatu eta aurkeztu genuen testua, bere osotasunean:
2020 urtea oso berezia izan da, COVIDak guztiz baldintzatutako urtea arlo guztietan.
Covidak sortutako krisiak, Zumaiako udala ekonomikoki oso egoera onean harrapatu zuen, 2019 urtea 9.126.067€tako gerakinarekin itxi zen eta 2020 urterako FOFIMaren jeitsiera estaltzeko 1.500.000€ko hornikuntza jaso ahal izan zen.
2020ko urteko aurrekontuak normal ikusten dugun bezala, COVIDak eragindako krisiaren ondorioz sortu diren hainbat egoerari erantzuna eman ahal izateko, urtean zehar egokitzapenak izan ditu.
EAJ taldea, ez doa kritika negatiborik egitera aurrekontuak izan dituen kreditu aldaketa, exekuzio portzentaia, sarrera gutxitze, gastu igoera edota aurrekontu emaitzaren aurrean. Egoera arraro honen aurrean, urtea arraro joan izana ulertzen dugu, noski.
Hala ere, aurrekontua onartzerakoan azaldu genuen bezala, kezkatuta gaude.
Bai, kezka adierazi nahi dugu lehen kapituluak, hau da, pertsonal gastuak, EH Bildu udal gobernuan dagoenetik jasaten ari den bilakaerarekin. Likidazioari erreparatuz, pertsonal gastua, KAP 1a, 400.000€tan handitu da. Gure ustez, 1 kapitulua handitzea justifikatua egon liteke, zerbitzu berriak sortu edota bigarrengo kapituluan azpikontratazioak murriztuko balira, horrek suposatuko zuelako, udalak azpikontratatzen diren zerbitzuak bere gain hartzen dituela, baina ez dugu ikusten hori denik kasua, azken bi urte horietan, azpikontratazioak ere %14ean handitu baitira.
Kezka eduki arren, pozik eta ilusioz agertzen gara, 6garren kapituluaren, hau da, inbertsioen exekuzioak aztertu ditugunean. EAJ taldeak martxan jarri eta landutako proiektuak exekutatuz doazelako. Nahiko lan egin da aurrera ateratzeko, Aita Mari eskolako patioa, artadi saneamendua, udaltzaingo eraikinaren birgaitzea,… besteak beste… inbertsioen %66a suposatzen dute.
Badira beste proiektu batzuek ordea, oraintxe aipatutakoekin batera landu baina EH Bilduk hala erabakita, bidean geratu direnak: Larretxoko igogailua, Skate Parka, Santixon, erdikohaitza eremuan, komun publikoa eta behin betiko kantina zerbitzua,... Proiektu hauek berreskuratu eta martxan jartzea gustatuko litzaiguke.
Kirol patronatoari dagokionez, kirol instalazioetan egitea aurreikusten ziren hainbat inbertsio bertan behera utzi dira, argudio bezala zumaiako udalak izandako sarreren jeitsiera erabiliaz.
Esan bezala, zumaiako udala ekonomikoki egoera onean aurkitzen da eta ez dugu udal gobernuak hartutako erabakiarekin bat egiten. Kirol instalakuntzak mantendu eta birgaitzea lehentasunezkoa ikusten dugu. Premiazkoak diren inbertsioetaz ari gara. Padel pistetan itxiera lateralak ezartzea euria egitean ura sartzea ekiditeko, Aitzuri Frontoian estraktoreetako rejiletatik sortzen diren itokin arazoei erantzuna ematea, besteak beste…Baina, kirol eraikuntzek urteetan izan duten erabilera handiaren ondorioz izandako desgastea dela eta, egiten joan behar diren berrikuntzetaz baita.
Gure legealdian hain zaharkitua aurkitu genituen instalakuntzak txukuntzen saiatu ginen. Padel pista berritu eta estaldu; tenis pistako lurra berritu; gimnasioa handitu; ACS deposito berriak jarri; argindarrean hobekuntzak… eta instalazioak egoera egokian mantentzeko, bide honetatik jarraitu beharra dagoela uste dugu.
Zumaiako udalak, 2020 urtea, gastu orokorretarako 6.382.808,45€ko diruzaintza gerakinarekin itxi du, beraz, kirol patronatoarentzat aurrekontuan jasotako kapital transferentzia ez exekutatzea ez dugu ulertzen.
Kirol patronatoan kuoten jeitsiera dela eta sarrerak murriztu izanagatik aurrekontuan egokitzapenak egin behar izatea ulertzen dugu, baina zentzu handirik ez du, Covida dela eta, Udalak bere aurrekontuan kirol instalakuntzetako inbertsioetarako, kapital transferentzia moduan, 134000€ jasoak izanik, 30000€ besterik ez exekutatzea.
Udal gobernuak hala erabakita, Kirol Patronatuak Zumaiako kirol instalakuntzen inbertsioetarako aurreikusirik zegoen dirua ez du jaso. Udalak ez duela gelditu behar diozute, baina kirol Patronatoak gelditu egin behar al du?
2021 urtean zehar iritziz aldatzea espero dugu, beharrezko prozedurak martxan jarriz eta kirol instalakuntzetan gutxienez mantenurako eta premiazkoak diren inbertsioetarako transferentzia bideratuz.
2021eko aurrekontuak ez du ezer jasotzen, beraz zuzentzea eskatzen dugu.
Marikruz Alvarez, Iker Mardaras eta Gotzon Enbil
Ogasun, Pertsonal eta Kiroletako zinegotziak