Apirilaren 28az geroztik, herrialdeko hiri nagusietako kaleak bete dituzte kolonbiarrek. Gobernuaren politika ekonomikoak eta sozialak aldatzeko eskaera egin dute milaka herritarrek, eta protesta horietan gogor erantzun du poliziak. Guztira, 30 lagun hil eta 1.500 zauritutik gora izan dira mobilizazioetan.
Kolonbiako herriari elkartasuna adierazteko eta "herriaren aurkako sarraskia" salatzeko, elkarretaratzea deitu du Zumaiako kolonbiarren komunitateak. Beheko plazan elkartuko dira 19:00etan, eta Kolonbiako langileriarekin elkartasun internazionalista lelo hartuta zeharkatuko dituzte herriko kaleak. Leku berean amaituko dute mobilizazioa, eta hitzartzeaz gain, bertako irudi batzuk jarriko dituzte.