Pentsio publiko, osasungintza eta zaintza-lan duinak aldarri, beste aste batez

Dorleta Agiriano Lai 2021eko maiatzaren 10a

Gaur eguerdian ere, astelehenero bezala, protesta izan da Saregileen plazan. Pentsio publiko duinak aldarrikatu dituzte beste aste batez, baita osasungintza eta zaintza-lan duinak ere. Badira bi urte pentsiodunak astero irteten direla kalera Zumaian, pentsio sistema publiko duina exijitzeko, pentsiodunen mugimenduak tokian toki egin modura. Horretaz gain, osasun sistemaren eta zaintza-lanen gaineko aldarriak ere kaleratu dituzte pandemia garaian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide